Errekagane inguruan Gobelari egin beharreko lanak hiru aste barru hasiko dira

Gobela ibaiaren ubidea moldatzeko beharren 3. zatia hil honen bukaeran edo otsail hasieran hasiko dela esan du Ura Uraren Euskal Agentziak. Errekagane inguruan egin beharreko obra hori 2012an egin behar izan zen.

Behar horiek egiteko, 24 hilabete beharko dituzte. Errekaganen ibaia estalita dagoen lekuan agerian utziko dute, eta ubidearen isurbidea handitu egingo dute. Orain sei metrotakoa da, eta gero 11 izango ditu.

Getxoko bizilagunak haserre daude egunotan bizi izan duten ezinegonagatik. Imanol Landa alkateak adierazi du Gobelan “orain arte egindako lani esker ekidin” dutela gainezka egitea.