BILBO. Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak Enkarterriko lehen mailako ur hornidura sarea hobetzeko, Las Carreras (Zierbena) ur biltegia eta Zallakoa elkartuko dituen hodia eraikiko du 2014rako. Hamabost milioi inbertituko ditu. Zadorrako ura Las Carrerasetik Zallara eramango du normalean, baina, lehorteetan, kontrako bidea egin, eta Ordunteko ura eramango du Zallatik Bilboaldera.