40 LAPUR BOST ALFONBRAREN GAINEAN

Alibaba eta 40 lapurrak antzezlana ikusteko aukera izango da gaur, Berrizen. 18:00etan ekingo diote euskarazko antzezlanari. Borobil Teatroa konpainiako hiru aktore soilik taularatuko diren arren, hogei pertsonaia inguru antzeztuko dituzte. Eszenografia ere, soila: bost alfonbrak osatutako dekoratua besterik ez dute erabiliko. Anartz Zuazua, Asier Sota eta Julen Vega aktore donostiarren eskutik iritsiko da Berrizko Kultur Aretora egile ezezaguna duen istorio klasiko hori, zeinak Persiako egur bilatzaile behartsu baten istorioa duen abiapuntutzat. Antzezlana ikusteko, bi euro ordaindu beharko dituzte haurrek; hiru, eurekin doazen helduek.