Etzi hasiko dira BBKren mendi martxak Kolitzan

Etzi hasiko dira BBKren mendi martxak, Balmasedan. 09:00etan abiatuko dira San Severino plazatik Kolitzara. Gaur, Miguel Delibesek mendien kontserbazioaz hitz egingo du, Klaret antzokian (19:30).

Hauek dira aurtengo beste martxak: maiatzaren 21ean, Lemoatxera; irailaren 24an, Apuko-Ganekoitzera; urriaren 22an, Malmasin-Pastorekortara; azaroaren 5ean, Jatara; eta abenduaren 17an, Arnotegira.