Eguaztenean igaro ziren epailearen aurretik asteburuan Getxon lonja bat okupatu zuten sei lagunak. Barikuan, 22:00 aldera, Itzubaltzeta auzoko Kresaltzu kalean BBVAren bulegoa izandako lokalera sartu ziren, eta okupatu egin zuten. Hutsik zegoen aspaldian. Berehala azaldu zen Ertzaintza, baina ez zuen inor kaleratu. Sare sozialetatik babesa eskatu zuten barruan zeudenek. Zapatu goizean atera zituzten sei lagunak, usurpazioa eta kalteak egotzita.