Dekalogoa

Emakumeen mutilazio genitala prebenitzeko asmoz Bilboko Udalak aurten onartutako dekalogo eguneratua da hau.

1. Adingabearen interesak lehentasuna izango du beti, goi mailako lege printzipioaren arabera.

2. Emakumeek mutilazio genitala pairatzeko duten arriskua gurasoen zein legezko tutorearen etniaren araberako izango da. Edozein esku hartzek hori izango du kontuan.

3. Genero ikuspegia txertatzea beharrezkoa da esku hartzeak antolatzeko, diseinatzeko, abian jartzeko eta ebaluatzeko orduan. Emakumeen eta nesken desberdintasun arrakala kontuan hartuko da.

4. Kulturarteko ikuspegia giza eskubideen esparruan txertatu behar da. Era berean, errespetatu behar da pertsonek euren jatorrizko komunitatearekin duten erroa. Bilbon dauden familien egoera ezagutu behar da, baita familia transnazionalen egoera ere.

5. Desberdintasun eta diskriminazio adierazle askotarikoak identifikatuko dira, eta horietan oinarrituta egingo da lan. Erakunde arteko batzordean landutako adierazleak ere hartuko dira kontuan.

6. Osasunerako eta gizarte eraldaketarako hezkuntza izango da familiak ahalduntzeko prebentzio eredua. Mutilazio genitalak osasunean eta legean dituen ondorioei buruzko informazioa emango zaie emakumeei. Euren inguruneak eraldatzeko gaitasuna haien esku geratuko da.

7. Laguntza eraginkorra ahalbidetzeko, familiei beharrezko tresnak emango zaizkie.

8. Emakumeen mutilazio genitalaren prebentzioa arlo horretan trebatutako profesionalek egingo dute beti, eta sentsibilitate eta erantzukizun osoz jardungo dute.

9. Neskaren lehen arretako pediatria taldea izango da familiarentzat erreferente nagusia. Hori izango da prebentzioaren esku hartzearen ardatza.

10. Ablazioa prebenitzeko erreferentziazko organoa erakunde arteko batzordea izango da, arlo horretan Bilbon diharduten sistema publikoko eremu guztietarako.