Santa Ageda bezpera da biharkoa, eta Bizkai osoan santa eskean ibiliko dira. Arratiako Korukoak berritasun eta guzti aterako dira: Aita Santa Teresak sortutako koplak erabiliko dituzte lehen aldiz.
Areatzan 08:00etan meza entzunda abiatuko dira. Zeanurin, Arantzazun, Diman, Igorren, Lemoan, Bedian eta Zornotzan kantatu ondoren helduko dira Bilbora, Begoñako basilikara (11:30). Hiriburuan ibiliko dira, 20:45etan Arriagan agurtu arte. Galdakaon, Artean eta Areatzan kantatuko dituzte aurtengo azkenengo koplak.