Parke eolikoen proiektuak Bizkaian

Las Llanasen, Gordexola, Gueñes eta Zalla artean ez ezik, Bizkaian beste hiru lekutan ere parke eolikoa eraikitzeko proiektuak edo baimen eskaerak daude.

Alen

Non. Artzentales, Sopuerta, Galdames eta Muskiz artean.

Nork. Euskal Haizie enpresak.

Zenbat. Zortzi errota.

Potentzia. 49,6 megawatt.

Jesuri

Non. Orozko eta Laudio (Araba) artean.

Nork. Green Capital Development 147 enpresak.

Zenbat. Bost errota Orozkon eta bat Laudion.

Potentzia. 22,5 megawatt.

Untzueta

Non. Orozko eta Zeberio artean.

Nork. Delta Power enpresak. Ez du baimenik ere eskatu oraindik; oraingoz asmoa baino ez da.

Zenbat. 11 errota: zortzi Orozkon eta hiru Zeberion.

Potentzia. Zehaztu gabe.