Iazko azaroan metalgintzako mahaia sortu zutenetik, hogei bilera egin dituzte; azkena, herenegun. Baita 11 greba egun ere, hiru alditan. Hasieran baino “gertuago” daude, baina ez dute akordiorik lortu. Bizkaiko lan itun handiena da: 52.000 langileri eragiten die.
Urtea amaitu aurretik akordioa lortzeko interesa dute bi aldeek. Datorren eguaztenean bilduko dira berriro. Hala ere, patronalak iragarri du arrerantzean entzutera baino ez dela eseriko. Soldata igoeran dago gatazka nagusia.