Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak maiatzean esan zuen sei kasu ikertzen ari zirela Bilboko ustezko hilketekin lotuta. Hainbat komunikabideren arabera, ustezko hiltzailea gizonekin harremanak izateko Wapo aplikazioaren bidez jartzen zen harremanetan biktimekin. Euskal LGTBI+ Behatokiak heriotza horien atzean den “LGTBI+fobia” salatu zuen. Bilbo Bizkaia Harro plataformak “erantzukizuna” eskatu zuen, biktimak erruduntzat ez jotzeko. Eskatu zuen arreta ez zedila jarri biktimen sexu orientazioan, horrek kolektiboa “kriminalizatu” zezakeelako.
Maiatzean atzeman zuten Euskal Herrian tximino baztangaren lehen kasua, Araban. Bizkaian ere izan dira kasuak. Kutsatu gehienak gizonezkoekin sexu harremanak dituzten gizonak zirela esan zuten. Horrek gizon homosexualen estigmatizazioa eragin zuen.