Bikarte elkartea Gallartan sortu zen duela hamalau urte. Julia Asenjo kideak gogorarazi du ingurua meatzaldea izanik 1936ko gerrako ume askok Errusiara jo zutela. Horrek kezka piztu zuen herrian; umezurtz etxeetako umeei laguntzeko nahitik abiatuta sortu zuten elkartea, eta Araba eta Gipuzkoara hedatu da orain.