Baldintzak

Landa garapenerako Urkiola elkarteak Haztegia programa abiatuko du Durangaldean, eta, hartan izena emateko, honako irizpide hauek hartuko dituzte kontutan, besteak beste:

1. Baratzezaintza ekologikoaren inguruko gutxieneko gaitasunak izatea, eta, horrekin batera, baratzezaintza ekologikoan esperientzia izatea.

2. Gutxi gorabeherako enpresa plan bat idatzita edukitzea; ez du zertan guztiz osatuta egon.

3. Durangaldean erroldatuta egotea, edo egoitza eskualdeko udalerriren batean izatea.

4. Nekazari gaztea izatea  –35 urte baino gutxiagokoa–; horrez gain, baita emakume ekintzailea izatea ere.