Aurten 2.653.009 pertsona joan dira Bizkaiko hondartzetara; iazkoarekin alderatuta, %13,26 gehiago, hain zuzen ere. Erabiltzaile gehien izan dituzten hondartzak Arena (449.847), Arriatara-Atxabiribil (312.087), Gorliz (241.670) eta Bakio (229.136) izan dira. Hondartzara jende gehien joan den hilabetea, berriz, uztaila izan da. Aurreko urteetan, abuztuan izan ziren bisitari gehien. Bestalde, orain arte aztertutako denboraldi guztietako kalifikaziorik handiena eman diote erabiltzaileek aurten hondartzen kudeaketari: 8,61.