Gustuko eleberrigileak? Irvin Yalom, Delphine de Vigan-en Les Gratitudes eta Susanna Clarkeren Piranesi.
Saiakeragileak? Joan Didion, Khalil Gilbran eta Roberto Calasso. Eta Hugo Mujica aurkikuntza bat izan da. Apaiza da, baina ez da ondo moldatzen beste apaizekin. Esaten du paradisua badagoela, baina guk ez dugula haren aurrean harritzeko gaitasunik. Enteogenoekin esperimentatu du Mujicak, izan ditu esperientziak LSDarekin…
Poetak? Xabier Lete, Mario Benedetti eta Aldous Huxley. Huxleyren poesia ez da bere prosa bezain ezaguna, baina oso berezia da.
Poesian zer bilatzen duzu? Gehienbat, naturarekin zerikusia duten poetak. Adibidez, Friedrich Holderlin beste aurkikuntza bat izan zen, William Blake… Poesia intimoagoa da, eta nahiko kontzeptuala. Naturan edertasuna bilatzea dute helburu.