25. urteurrena

Bilboko Guggenheim museoaren 25. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi egiten ari dira. Besteak beste, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrek doan bisitatu ahalko dute museoa hilabete pasatxo batez.

Ekitaldiak

Urriak 14. Bilboko hainbat lekutan dantza eta musika ikuskizunak egingo dituzte New Yorketik (AEB) iritsitako dantzari eta rap abeslariek, besteak beste. The Missing Element izenburua duen ekitaldia urriaren 17ra arte ikusi ahalko da.

Urriak 18. Sekzioak/Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 Urte erakusketaren inaugurazioa.

Urriak 25. Museoaren lagunekin ekintza artistiko bat egingo du Celia Bengoleak. Artxiboko bideoen bidez museoaren eraikuntza prozesuan bidaiatuko duen performancea egingo dute.

Azaroak 3. Joaquin Atxukarro piano jotzaileak kontzertua eskainiko du, 90 urte betetzen dituen egun berean. 1997an Guggenheim inauguratu zutenean ere jo zuen.

Azaroak 19. Azaroaren 19tik abenduaren 17ra arte Art & Music kontzertu zikloa jarriko dute martxan. Mastodontek kontzertua emango du azaroaren 19an, eta abenduaren 17an El Niño de Elche eta Refree ariko dira elkarrekin. Artista gehiago ere izango dira.

Abenduak 3. Inmersions izeneko video mapping ikuskizuna antolatu dute abenduaren 3tik 11ra arte.

Bisitak, doan

Urriak 22. Urteurrenaren inguruan urtero egin ohi duen legez, aurten ere ateak irekiko ditu, doan, urriaren 22an eta 23an. Horrez gain, urriaren 25etik abenduaren 2ra arte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrek doan bisitatu ahal izango dute Bilboko Guggenheim museoa.