%58: Zadorrako urtegien betetze maila, asteon

Bizkaia Ur Partzuergoak, batez ere, Zadorrako sistemako urtegietatik ekartzen du ura. Asteon edukieraren %58 dute betea; iazko garai berean baino %3 ur gehiago dute. Ordunteko urtegitik (Burgos, Espainia) edaten du Bilbok; %51 dago beteta, iaz bezala. Bizkaiko urtegietan, ostera, nabaritzen da sikatea: 2021an baino %18 ur gutxiago dute Artibako, Oiolako, Nocedaleko, Zolloko eta Undurragako urtegietan; edukieraren %55 dute betea, batez beste.