Artzentalesko putxeren kofradiak 11 urte bete ditu

Artzentalesko Putxeraren Kofradia, Artzentalesko Geltokia egitasmoak 11. urteurrena ospatuko du bihar, Zallan. Herriko plazan egingo duten herri bazkariaren barruan egingo dute ospakizun ekitaldia. Antolatzaileek azaldu dute egitasmoa “aitzindaria” izan dela putxerei gorazarre egiten. Biharko ekitaldian Artzentales, Berriz, Bilbo, Zalla, Laudio (Araba) eta Zangozatik (Nafarroa) iritsiko diren parte hartzaileak espero dituzte.