Motzean

Zer eman dizu itsasoak? Esperientzia.

Zer eramaten zenuen nahitaez itsasontzira? Libururen bat beti gordetzen nuen maletan, baina, horrez gainera, gogoan dut nire ahizpak ezkutuan espero gabeko opariren bat ere sartzen zidala. Ezusteko itzela hartzen nuen ikusten nuenean!

Eta zer izaten zenuen faltan itsasoan zeundenean? Familiako kideak. Momentu eta gertaera garrantzitsu asko galdu nituen itsasoan egon nintzen bitartean. Baina lehorrera itzultzean, edozer egiten zuten egunerokotasuneko haria gal ez nezan. Horrez gainera, egunkari guztiak gordetzen zizkidaten ni ez nengoenean, eta, etxera itzultzean, den-denak irakurtzen nituen. Babes handia jasotzen nuen familiaren eta lagunen aldetik.

Berriz jaioko bazina, bizimodu bera aukeratuko zenuke? Bai, zalantzarik gabe.