BILBO. Sindikatuek eskatuta, hamargarren bilera egin zuen joan den asteazkenean Bizkaiko metalgintzaren negozio mahaiak, Bilbon. Ekaina eta uztaila bitartean, hiru greba egun egin dituzte, eta, FVEM patronalarekin akordiorik lortzen ez dutela ikusita, litekeena da udako oporraldiaren ondoren gehiago egitea. Irailaren 13an bilduko dira berriz ere patronalarekin, eta, sindikatuen arabera, horixe izango da ados jartzeko azken aukera. “Haien esku dago orain auzia”, diote sindikatuek.