Maskulinitateak eta berdintasuna Bizkaian ikerketaren lehen zatia da azterketa kualitatiboa, baina beste parte bat ere izango du: landa lana. Ritxar Bacete ikertzaile buruaren arabera, bigarren behar hori bukatu dute, orobat. Guztira, 1.200 lagun elkarrizketatu dituzte —zortziehun gizon eta laurehun andre—, landa eremukoak eta hirietakoak, 18 eta 74 urte bitartekoak.
150 aldagai inguru hartu dituzte kontuan. Besteak beste, iritzia eskatu diete sexu salerosketari, genero indarkeriari eta berdintasun legeei buruz.