Bizkaia Harri Gorria dinamikak antolatutako jarduerak goizean hasiko dituzte, Bilbon. Jai giroa eta herri mugimenduen hamarkadetako lana uztartuko dituzte arratsaldera arte.
Ekitaldiak
10:15. Bilbon dabil Gabriel Aresti oroimen ibilbidea, Karmelo Landak eta Xabier Monasteriok gidatuta. Erriberako merkatuaren eskuinaldetik abiatuko da, zubiaren aldetik.
12:00. Memoriaren gunea, Arriaga plazan: grafitigileak eta Maitane Azurmendi artistaren margolanak aurkituko dituzte hara doazenek. Horrez gain, azken hamarkadetako aldarrikapenei buruzko erakusketa eta pegatinak egongo dira ikusgai.
12:30. Asier Zugadi abeslaria, Memoriaren gunean.
14:00. Trikitilariak Zazpikaleak girotzen ariko dira.
17:30. Ekitaldia eta mobilizazioa.
18:30. Erromeria.