BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudelek akordio bat sinatu dute, Behargintza tokiko garapen eta enplegu bulegoak finantzatzeko. Hala, foru erakundeak 850.000 euroren diru sorta onartu du horretarako. Zentro bakoitzak, gehienez, 75.000 euro jaso ahal izango ditu; duten zorraren %30 finantzatzeko lain, gehienera.