Eskaerak

Bilbo Zaharra auzo elkarteak hiru eskaera hauek egin zituen San Luis meategiaren galeriari dagokionez, joan den asteko ostegunean hiribilduko udaletxean aurkeztutako mozioan.

1. Titulartasuna. Bilboko Udalak meategiaren jabetza eskuratzea, beste erakunde edo instituzioekin beharrezkoak diren prozedurak abiatuta.

2. Azterketa. Galeriaren egoera ikertu, eta, beharko balira, hura egokitzeko eta segurtasuna bermatzeko lanak finantzatzea.

3. Dibulgazioa. Helburuak zehaztea: erakundeek galeria erabili ahal izatea, Bilbo Zaharraren itsas eta meatzaritza iragana eta bilakaera historikoa helarazi ahal izateko.