Ermitak bide, Durangaldean bizi liburuko bederatzi ibilbideak dira hauek, Durangaldeko herri guztietan barrena prestatutako bideak. Bakoitzaren kilometro kopuruaz eta gutxi gorabeherako iraupenaz gain, ibilbideetako interesguneak ere sartu dituzte Durangoko Alpino Tabira mendi klubekoek.
Elorrio-Atxondo
15 kilometro. Lau orduan egiteko moduko ibilbidea da. Interesguneak: San Anton, Santa Lutzia (Elorrio), Besaide, San Roke (Atxondo) eta Apatamonasterio.
Durango-Berriz
15 km. Lau orduan egiteko moduko ibilbidea da. Interesguneak: San Fausto, Aita Kurutzeko (Abadiño), Berriozabaleta, San Lorentzo (Elorrio) eta San Antonio.
Zaldibar-Abadiño
16 km. Lau ordu eta erdian egiteko moduko ibilbidea da. Interesguneak: Zaldibar, San Lorentzo (Berriz), Asentzio Txiki (Berriz), Patala eta Traña.
Abadiño-Durango
15 km. Bost orduan egin daitekeen ibilbidea da. Interesguneak: Urkiola, Santa Barbara (Atxondo), Santa Luzia (Abadiño), Larringan eta Tabira.
Mañaria-Mañaria
14 km. Lau orduan egiteko modukoa da. Interesguneak: Kurutze Santua, Olarreta, Zallo Benta, San Martin eta Mañaria.
Abadiño-Durango
16 km. Bost ordu eta erdian egin ahal da. Interesguneak: Urkiola, Artola, Santa Eufemia (Abadiño), San Bizente (Abadiño) eta Kurutze Santua.
Durango-Elorrio
15 km. Lau orduan egiteko ibilbidea da. Interesguneak: San Fausto, San Martin (Abadiño), Santa Katalina (Elorrio), San Adrian ( Elorrio) eta Elorrio.
Durango-Zornotza
20 km. Bost ordu eta erdian egiteko ibilbidea da. Interesguneak: Madalena, San Kristobal (Iurreta), San Migel (Zornotza), San Martin (Zornotza) eta Zornotza.
Durango-Zornotza
12 km. Hiru orduan egiteko moduko ibilbidea da. Interesguneak: Madalena, San Andres (Iurreta), Etxaburu, San Tomas (Izurtza) eta Araneko ola.