Bi arrantza eskola ditu Bizkaiko federazioak

Umeei eta gazteei arrantzaren jarduera hurbiltzeko, bi arrantza eskola ditu Bizkaiko Arrantza Federazioak: bata Ugaon dago, eta hara ikastetxeetako gazteak joaten dira; bestea Bilboko Areatzakoa da, eta domeka guztietan daude bertan. Hala ere, federazioko kide diren klubetako batzuek ere badauzkate eskolak.