BILBO. Usansolo Herria taldeak eskaera bat erregistratu zuen joan den ostiralean Bizkaiko Foru Aldundian, Galdakaotik bereizteko batzorde bat era dadin. Hogei urte daramatzate borrokan, Usansolo herria izan dadin. Orain, aldundiak erabaki egin beharko du desanexiorako bidea zabalduko lukeen eskaera hori onartu ala ez.