Arrantzan egiteko hiru modu nagusi daude

Ibaietako arrantzarako hiru modu nagusi erabiltzen dituzte arrantzaleek, Herminio Perez Garridoren arabera.

Batetik, jaurtiketa arina aipatu du: uretara koilaratxo antzeko bat jaurtitzen da, eta, pita jasotzean, arraina erakartzen duten lorratzak egiten ditu uretan metalezko koilaratxo horrek; intsektu bat delakoan, haren atzetik doa arraina. Bestetik, jaurtiketa arina deritzon moduaren barruan, euliarekin eta buldo deritzon bolatxo baten antzekoa den aparatutxo batekin egiten dena dago. Kasu horretan, bolatxo horrek ura darama barruan. Pitan euliak deritzen amuak ere jartzen dira, eta arrainek horiei jarraitzen diete. Azkenik, euli-zartagailua deritzon modua dago.