Euskal espeleologoek alegazioa aurkeztuko dute

Eusko Legebiltzarrak babestutako natur guneetan harrobiak ezartzeko debekua bertan behera uzteko prozesua abiarazi du. Harrien ustiapena galarazten duen legea onartu zenetik (2010), harrobien jabeek kalte ordainak eskatu dizkiote administrazioari, eta, Euskal Espeleologoen Elkargoak salatu duenez, “dagoeneko 30 milioi euro atera dituzte”. Bizkai, Araba eta Gipuzkoako eremu karstiko eta haitzulorik garrantzitsuenak “babestutako eremuen barnean daudela kontutan hartuta”, alegazioa jarriko du elkarteak Eusko Legebiltzarrean. Horrez gain, ekimenean parte hartu nahi duten herritar guztiei dei egin diete euskal espeleologoek, ideiak eta proposamenak posta elektronikoz bidaltzeko.