Ikasleen aniztasuna ere ardatz institutuan

Bilboko Ibarrekolanda BHI institutuak ikasleen aniztasunari ematen dion erantzuna ere nabarmendu dute. Besteak beste, ikastetxea azken urteetan “trans ikasleentzat erreferente” bihurtu dela esan dute. Uste dute hori dela “ematen diren ikasgaietako gaitasun profesionalaz gain batxilergo modalitate honetako eskaria bultzatu duen funtsezko arrazoia”. Roberto Tornero ikastetxeko idazkari azaldu duenez, “lan handia” egin dute arlo horretan, eta “lantalde ikaragarria” dute. “Arte batxilergoa Txurdinaga Behekora eramanda ez da lortuko gauza bera. Hemen kultura bat sortu da. Kultura hori sortu da lantaldearen osotasunean. Beste espezialitate batzuetakoek ere parte hartzen dugu proiektuan”.

Naizen adingabe transexualen familien elkarteak ere eskatu du lekualdaketarik ez egiteko. Ibarrekolanda institutua transexualitate egoeran dauden gazteentzat “espazio seguru” bihurtu dela dio. “Irizpide ekonomikoen gainetik pertsonen ongizatea” jar dezaten “erregutu” diote Jaurlaritzari.