BILBO. Bizkaiko 2012rako udalen zorpetze ahalmena handitzeko foru dekretuaren proiektua onartu du Foru Aldundiak asteon. Batzar Nagusiek eman beharko diote oniritzia. Zorpetzeko ahalmena epe luzerako eragiketen bidez igoko litzateke, baina aldundiaren baimena beharko lukete udalek. Oro har, zorpetzeak ezingo ditu 30 milioiren muga gainditu. Aukera hori 30 udal inguruk erabil dezaketela aurreikusi dute.