Arrutia eta Bartra eskualdeko txapeldun

BILBO. Joan den asteburuan jokatu ziren Enkarterri eta Hego Uribeko bertso txapelketetako finalak; hurrenez hurren, Aitor Arrutiak eta Oihana Bartrak eraman zituzten txapela eta Bizkaiko Txapelketarako txartela. Bihar eta etzi Durangaldeko eta Arratiako finalak jokatuko dira. Bata 22:00etan, Abadiñon, eta bestea 17:00etan, Zeanurin.