Enkarterri aldean ere ospatu ohi dituzte sanjoseak. Gueñesen, kasurako, bihar izango dute azoka eguna, eta han ere aprobetxatuko dute Bizkaiko Txakolina sor-markako kide diren eskualdeko upategien uzta berria dastatzeko. 12:00etan izango da txakolin dastatzea, Galdoza Arana plazan. Horrez gain, azoka, abereen erakusketa, tailerrak, herri kirolak, dantza eta CRAS taldearen kontzertua izango dira.