Bizkaian, sokadantza eta ezpata dantza nagusitu dira

Euskal Herrian herrialde batzuetako eta besteetako dantzen desberdintasunei buruz jardun beharrean, geografikoki ezberdindutako hiru ardatzi buruz egin behar da berba. Pirinio aldean, jauziak eta Luzaideko dantzak egin ohi izan dira. Bizkaia eta Gipuzkoa hartzen dituen ardatz atlantikoan, bestalde, sokadantza eta ezpata dantza nagusitu dira. Sokadantza ia herri guztietan dantzatu da; baita ezpata dantza ere, haren aldaera guztietan. Beste ardatza, azkenik, Ebro ingurukoa da —ibaiaren bi aldeak hartzen ditu—. Eltziego, Villabuena, Guardia, Oion eta Nafarroako Erribera sartzen dira, besteak beste, ardatz horretan, eta makil dantza eta haren aldaerak nagusitu dira horietan.