1920ko argazki bat sorberritu dute Santurtzin

Joan den maiatzaren 12an, interpretazio zentroa eta turismo bulegoa irekitzearekin batera, 1920ko hamarkadako argazki bat sorberritu zuten Santurtziko portuan. Kultura zinegotzi Danel Bringasek azaldu duenez, “portuko egun arrunt bat” irudikatzen du jatorrizko argazkiak. Santurtziarrek garai hartako arropak jantzi zituzten irudia egiteko. “Jendeak asko parte hartu zuen; jende asko jaitsi zen portura”, adierazi du Bringasek. Lortutako argazkiarekin “zerbait berezia” prestatzen ari da Santurtziko Udala, baina oraindik ez dute plazaratu. Zinegotziak azaldu du argazkia “argitalpenen batean” aterako dela, baina ez du eman nahi izan beste zehaztasunik.