Herriko toponimoak mapa batean jasoko dituzte

MUSKIZ. Muskizko kaleen izenak poltsikoko mapa batean jasoko ditu bertako udalak. Koloreetan argitaratuko duten mapan herriko auzoen antzinako izenak ere jasoko dituzte, galtzea saihesteko. Turistei eta bisitariei banatuko dizkiete kale izendegiok. Hori dela eta, interes historikoko guneak ere nabarmenduko dituzte.