Hilaren 11n, manifestazio baten ostean, gazte batzuek Sarrikobaso kaleko 11. eraikina okupatu zuten Algortan, Getxon. Gaztetxe bihurtzeko hartu zuten. Azaldu zuten eraikina urte askoan hutsik egon delako aukeratu zutela. Ertzaintzak egun berean hustuko zuelakoan, han eman zuten gaua hainbat kidek, txandaka.
Goizeko sei eta erdiak aldera aldera sartu zen Ertzaintza eraikinean, eta, gazteek salatu dutenez, ertzainek “jipoitu” egin zituzten handik atera baino lehen. Zapatu arratsaldean elkarretaratze bat egin zuten San Nikolas plazan, eta, gertatutakoa gaitzestearekin batera, auzoko gazteek gaztetxe baten beharra dutela aldarrikatu zuten.