Hipoteka ordaindu ezin eta bankuek etxetik kaleratzen dituzten herritarrek auzitara jo ahal izateko doako justiziaz baliatzeko modua aztertzen ari da Bizkaiko Abokatuen Elkargoa. “Hipoteka bat ordaindu ezin duten pertsonak ez dira agertzen prozedura judizialetara, ezin baitiete abokatuei ordaindu. Horregatik, banketxeen ordezkariak baino ez dira agertzen”, adierazi du Luis Maria Cordero abokatuak.
Gaur egun, doako laguntza juridikoa izateko eskubidea gutxieneko soldataren bikoitza baino gehiago jasotzen ez duten pertsonei dagokie: 1.282 euro. Hori dela eta, Doako Laguntza Juridikoaren Legearen interpretazio malguagoa aldarrikatu dute.
Horrez gain, etxe gabe geratzeko arriskua duten herritarrok banketxeak kendutako etxebizitzan alokairuan jarraitu ahal izateko aukera izan dezan lortzeko negoziazioa aldarrikatu dute; baita etxebizitza kendu ostean banketxearekiko zorra bertan behera geratzea ere.