Getxon egingo duten bidegorri sareak izango dituen kilometroak.

2015erako 32 kilometroko bidegorri sarea egiteko asmoa iragarri du Getxoko Udalak. Horren bidez, bizikleta egunero erabilitzeko moduko garraiobide eramangarri eta praktikoa izan dadin lagundu nahi dute, udalak esan duenez. Oinarrizko diseinua eginda dago, baina azaldu dute herritarren proposamenak ere hartuko dituztela. Bestalde, Azkorri hondartzarantz doan lineari dagokionez, marraztu gabe dago, oraingoz. Arriskutsua zelako kendu egin behar izan zuten, bizilagunek hala eskatuta. Andra Mari elkarteak eta Bilduk bi proposamen aurkeztu dituzte bidegorri horri irtenbidea emateko.