Kultura eta gastronomia nagusi Darabilboren abenduko eskaintzan

Kultura eta gastronomia nagusi Darabilboren abenduko eskaintzan

Natalia Salazar Orbe

Euskara ikasten ari diren, euskara hobetu nahi duten edo euskaraz bizi nahi dutenentzako aisialdia euskaraz eskaintzea da Darabilbo egitasmoaren helburua. Hiriburuko euskaltegien sareak eta udalak elkarlanean osatutako proiektu horrek zazpi jarduera eskainiko ditu urtea bukatu bitarte.

Gastronomia eta kultura izango dira abenduko jardueretako ardatz nagusiak. Iker Hernandez Vitoresek intxaur-saltsa tailerra eskainiko du. Birako Hamburgo Platz literatura solasaldian, Goizalde Landabasok Krakovia lana aurkeztuko du. Maria Agirrek, berriz, sendabelarrekin krema hidratatzailea eta hortzetako pasta egiten irakatsiko du. Antolatutako jardueretako batzuk besterik ez dira horiek.

Urte osoan martxan

Darabilbo programa 2013an sortu zuten. Harrezkero, hiriko barruti guztietan, denetariko jarduerak antolatzen dituzte urte osoan, udan izan ezik.

Erabiltzaileek eurek ere proposa ditzakete jarduerak, 607-530 132 telefonora Whatsapp mezua idatzita. Abenduko jardueretan parte hartzeko, telefono horretara deitu behar da.