Hauteskundeak Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzan

Datorren astelehenerako jarria dute hauteskunde eguna Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzako ordezkariek. Ekainaren 26an behin-behineko emaitzak plazaratuko dituzte. Ados ez daudenek hurrengo egun bietan kexatu beharko dute, eta hilaren 29an behin betiko emaitzak argituko dira.