Galan eta Imanol Getxoko torneoko lehen finalistak

Galan eta Imanol sailkatu dira aurtengo Getxoko pala torneoko lehen finalerako. Domekan jokatu zuten partida, herriko Andra Mari pilotalekuan. Irabazleek Gaubeka eta Larrinaga kanporatu dituzte ezustekoa emanda, gainera. Bigarren finalaurrekoa udazkenarekin batera izango da, urriaren 7an jokatuko baita. Fausto eta Gama lehiatuko dira Urkijo eta Lujanen aurka. Garaileek igandeko irabazleekin neurtuko dituzte indarrak urriaren 21eko finalean. Finalaurrekoetako galtzaileek beste partida bat jokatu beharko dute. Lehia horrekin hirugarren eta laugarren postuak zehaztuko dituzte. Bigarren partida hori finalaren egun berean jokatuko da, txapela jokoan jarri aurretik.