Garapenerako agentzia sortuko du udalak

JATABE. Jatabeko Udalak martxan jarri du tokiko garapenerako agentzia. Koldo Alzaga alkateak jakinarazi duenez, horretarako ez dute erakunderik sortuko: udal langileek izango dute herritarren orientaziorako ardura. “Herritarrek etxearekin, gizarte laguntzekin edo enpleguarekin arazoren bat dutenean, udal langileek bideratuko dituzte behar dituzten konponbideetara”, azaldu du.