ORTUELLA. Befesa enpresako beharginek jakinarazi dute ekainaren 11tik greba mugagabean daudela. Enpresak industria hondakinen kudeaketan dihardu; 46 behargineko lan taldea dauka, eta horietatik 27 Espainiara eraman nahi dituzte: bi Sevillara eta 25 Cartagenara. Hori onartu ezean, beste proposamen bat egin diete: hamar kaleratze eta gainontzekoei soldata jaitsi eta lanorduak gehitu.