Gorbeiako gurutzeak

Lehenengo gurutzea

1901. Ekainaren 16an, gurutzea jartzeko hondeaketa lanak hasi ziren. Azaroaren 12an inauguratu zuten. Abenduaren 12an erori zen.

Bigarren gurutzea

1903. Lehena erori eta laster hasi zituzten bigarren gurutzea jartzeko lanak; 22 hilabete iraun zuten. 1903ko urriaren 1ean bedeinkatu zuten, Jordan ibaiko urarekin.

1906. Otsailaren 12an, haizete gogorrak bota egin zuen.

Hirugarren gurutzea

1907. Proiektu apalago bat egin, eta hirugarren gurutzea jartzeko lanei ekin zieten.

1912. Ordukoa da gurutzearen lehen aipamena, baina ez dago jasota noiz inauguratu zen.

1963. Gurutzearen oinetan Begoñako Amaren irudia ipini zuten, ekainaren 23an. Hurrengo urtean brontzezko beste bat ipini zuten.

1991. Gurutzea zaharberritu zuten.

2019. Azken zaharberritze lanak egin zizkioten.