Ibilbidea

Berdintasunaren Aldeko Gailurrak izeneko lehenengo martxak Txarlazo mendia izango du helmuga.

Noiz zer

09:00. Martxa 9:00etan abiatuko da, Urduñako Foru plazatik, Txarlazo mendira igotzeko.

Txarlazo mendian. Berdintasunaren eta emakumeek kirolean parte hartzearen aldeko manifestua irakurriko dute Txarlazo mendi gainean.

Urduñako plazan. Martxa abiatuko den leku berean bukatuko da: Urduñako plazan. Mokadu bat eskainiko dute bertan, eta opari bana emango diete parte hartzaile guztiei. Jai giroan bukatuko dute eguna, musika eta guzti.