Ibilaldia, web orria eta bideoak prestatu dituzte ikasleek

Mungiako institutuko ikasleek Lauaxetaren ibilaldi literarioa ez ezik, haren ibilbidea jasotzen duen web orria ere prestatu dute. Mapa batean ikus daiteke, eta argazkiekin, poema txatalekin eta bideoekin. Bestelako grabaketa batzuk ere egin dituzte: kale inkestak eta erreportajeak. Hona helbidea: https://sites.google.com/site/lauaxetaproiektua/