‘Bidelagun’ eta ‘bidelari’ figurak
Berbalagun taldeak osatzeko beharrezkoak dira bi figura: bidelagunak eta bidelariak. Horietan parte hartzen dutenek, gutxienez B1 maila izan behar dute.
‘Bidelaguna’. Bidelaguna euskara praktikatzeko zailtasunak izan ditzakeen bidelaria-ri laguntzen diona da. Sarri gertatu da bidelagunak falta izatea. Edorta Lopez Rey AEKren Praktika zerbitzuko koordinatzaileak adierazi du kaptazio kanpainak egin izan dituztela arazo horri aurre egin behar izan diotenetan.
‘Bidelaria’. Bidelaria, berriz, euskaran murgiltzeko bidea egiten duena da.
Hiketalagunak
Iaztik. Iaz Berbalagun egitasmoaren beste aldaera bat jarri zuten martxan: Hiketalaguna. Hitanoa lantzeko eta praktikatzeko taldeak osatzen dituzte horietan.
Bizkai osora. Hiketalagunak Durangaldean egin zituen hastapenak, eta orain Bizkaiko eskualde guztietara zabaldu dute.