GETXO. Leioa eta Santurtzi erreka azpitik lotuko lituzkeen autobidearen aurkako bizikleta martxa egin zuten domekan hainbat herritarrek. Getxoko Areeta auzotik atera, eta Erandio, Bilbo eta Barakaldo zeharkatu ostean, Portugaleten amaitu zuten ibilbidea. Autobideari ez esateaz gain, garraio publikoaren aldeko aldarrikapena egin zuten parte hartzaileek. Salatu zuten larrialdi klimatikoko garaiotan Bizkaiko Foru Aldundiak “logika desarrollista desfasatuari” eusten diola, eta garraio pribatua lehenesten duela irtenbide jasangarrien aldeko politikak gauzatu ordez.