BILBO. Bilboko Udalak etxebizitzaren arloko bulego bat sortuko du, hiriburuko etxebizitzaren diagnosiak antzemandako beharrei erantzuteko asmoz. 2022an egongo da martxan. Herritarrek etxebizitzaren arloarekin lotutako informazioa aurkituko dute, besteak beste, alokairuari buruzkoa, administrazioak eskaintzen dituen laguntzei dagokiena edota etxebizitzak birgaitzeko egin behar diren gestioei buruzkoa. Maizterren sindikatuak beharrezko deritzo bulego horri, baina bertako kideek uste dute erabili beharko luketela maizterrei babesteko, besteak beste, etxegabetzeen edota alokairuen prezioen igoerei aurre egiteko.