PREKARIETATEAK LOTUTA

MegaPark merkataritza gunean lanean ari diren beharginek euren lan egoera salatu zuten herenegun. Bertako enpresek irabazi handiak dituzten arren hainbat langile kaleratu dituztela salatu dute. Baita oso soldata txikiak dituztela eta askori astean hogei lanorduz azpiko kontratuak egiten dizkietela ere. Eskubide sozialak eta profesionalak etengabe murrizten dituen lan politikak preso dituela irudikatu zuten, eta hilaren 26ko grebarako deia egin.